AURKEZPEN EKITALDIA

Samu Pasandin izango da EH Bilduren alkategaia Orozkoko udal hauteskundeetan

Txabi Alvarado Bañares 2023ko api. 2a, 19:00

Gaur egin dute koalizio abertzalearen zerrenda aurkezteko ekitaldia Zubiaur plazan. 

Orozkoko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du gaur eguerdian EH Bilduk. Zubiaur plazan egin dute ekitaldia, Jon Iñarritu diputatuaren parte hartzearekin.

Samu Pasandin Sanchez zinegotziak ere hartu du hitza, bera izango baita koalizio abertzalearen zerrendaburua. Bere hitzetan, azken lau urteetan egin dituzte proposamen guztiak baztertuak izan dira Adieren udal gobernuaren partetik. Horren aurrean, EH Bildu "alternatiba bakarra" dela defendatu du, "eredua aldatu eta herritarrentzako bakarrik ez, herritarrekin batera gobernatzeko, herritarrak entzuteko eta parte egiteko eta gobernatzeko beste modu bat posible egiteko dagoen aukera aprobetxatzeko".

Hauek izango dira zerrendakide guztiak:

1. Samu Pasandin Sanchez
2. Aitziber Santamaria de la Hoz
3. Iosu Zaldibar Pagazaurtundua
4. Laura Lopez Hernando
5. Garazi Etxebarria Barace
6. Argiñe Rodriguez Rivas
7. Floren Usia Barbara
8. Rosa Pinedo Culebras
9. Julen Zubiete Iza
10. Pili Garcia Palacios
11. Andoni Bizkarguenaga Gumuzio
12. Ane Sautua Garcia (1. ordezkoa)
13. David Baskaran Ruiz (2. ordezkoa)

Talde politikoaren aburuz, "Orozkoko herritarrek nahi eta merezi dute aldaketarako prest dagoen zerrenda" aurkeztu dute. Aurreratu dutenez, datozen asteetan ekingo diote datozen lau urteetarako programaren ildoak plazaratzeari. 

Argitzeke dago oraindik zeintzuk izango diren udal hauteskundeei begira Orozkon egongo diren aktore politikoak. Adiek duela bi aste jakinarazi zuen ez zela berriz aurkeztuko, eta bere ibilbidea bukatutzat emango zuen. EAJk, bere aldetik, ez du oraindik hautagairik zabaldu. 

Argazkiak: Orozkoko EH Bildu

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide