Izaro Blanco borrokalari gazteak bere palmaresa handitzen jarraitzen du eta asteburu honetan Espainiako Kick Light txapelduna izatea lortu du Guadalajaran. Junior kategoriako 70 kilo azpikoen artean lehiatu da eta balorazio oso egokia egin du esperientziari buruz.
Blancok Aiaraldea Komunikabideari azaldu dio bi borroka baino ez zituela izan horretarako, baina horrek ez du esan nahi erraza izan zenik. Izan ere, arerio gutxi egon arren, guztiak ziren maila altukoak. Alegia, horietako hiruk Espainiako Selekzioan parte hartzen dute.
Edonola ere, Izaro Blancoren kirolik kutunena Kick Lighta denez, "izugarri gozatu" zituen norgehiagokak, bereziki, finala, "oso gogorra" izan baitzen.
Horrela, orozkoarrak azpimarratu nahi izan du "oso txapelketa ona" egin duela, bere aurkariak oso onak eta indartsuak baitziren.
Light Contact
Borroka kirol honen beste modalitate batean, Light Contactean, bigarren izan zen Blanco eta, berez ustez, oraindik asko hobetu behar du.
Hala ere, lehiaketa zaila izan zen: "Light Contact modalitatean galdu egin nuen, oso urduri nengoelako eta, lehen esan dudan bezala, zeuden neskak selekziokoak ziren. Finala nirekin jokatu zuena azkenengoa Europako txapelketara joan zen, eta markatzailea oso justua izan zen".