Iaz kimu kategorian irabazi eta gero, aurten haur kategoriako bigarren postuan sailkatu da Arrietta Ruiz Goiri Hezte Klasikoko Federazio Kopan.
Finala azaroaren 5ean jokatu zuten Hipica Nova Victorian, Pobesen, eta sei lagun aritu ziren. Egun horretan hirugarren izan zen orozkoarra (% 72,857ko emaitza eskuratuta), baina sailkapen orokorrean bigarren amaitu zuen.
Izan ere, bost hitzordu egon ziren guztira Kantabriako, Errioxako, Euskadiko, Nafarroako eta Aragoiko federazioek lehiatzen duten proban eta gutxienez bitan parte hartu beharra zegoen finalean aritzeko.
Horrez gain, Arrietak txapelketa gehiagotan parte hartu du azken hilabeteetan, Espainiako zein Euskadikoetan, esaterako.