Bi mastin txakurrek Gorbeiara zihoan mendizale bati eraso egin zioten ostiralean —urtarrilak 19—, Orozkoko Sendegi auzoan. Ustez lursail pribatu bateko hesitura gainditu zuten txakurrek eta zauri larriak eragin zizkioten mendizaleari besoan.
Iaz antzeko erasoak gertatu ziren Ganekogorta mendian. Artaldea zaintzen ari ziren bi txakur hainbat mendizaleren aurka oldartu ziren orduko hartan.