Adingabeen artean sakelakoaren erabilera atzeratzeko, Altxa Burua taldea sortu dute Orozkon ere

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 20a, 09:00

Sakelakoaren erabilera atzeratzea eta modu kontzientean egitea da ekimenaren helburua. / Rojo y Negro

Modu informalean hasitako taldea jarduera formala izatera igaro da eta Udalarekin harremanetan daude zenbait ekintza antolatzeko.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari, hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Altxa Burua egitasmoari lotutako taldea sortu dute Orozkon ere. Ekimen horren helburua hirukoitza da:

  • Sakelakoaren erabilera atzeratzea adingabeen artean.
  • Telefono mota horren erabilerak eragiten dituen arazoen gaineko kontzientzia sortzea.
  • Behin nerabeei sakelakoa emanda, gurasoek bidelagun lanak egitea eurekin.

Orozkoren kasuan, taldeak bere prozesua jarraitu du. Hasiera batean, pantailen eta sakelakoaren ondorioez kezkatutako guraso batzuk elkartu ziren modu informalean, gaiari buruz irakurritakoari buruz solasteko.

Gero, Udalak antolatutako hitzaldien harira, euren kezketan sakondu zuten eta Altxa Burua iniziatiban aritzen diren beste herri batzuetako taldeekin jarri ziren harremanetan.

Bilerak deitu eta taldea egonkortu ondoren, Udalarekin sintonia handia dagoela ikusita, elkarlanean prestatuko dituzte zenbait jarduera. Besteak beste, dekalogoa sortu nahi dute hitzaldien eta kafe solasaldien bidez eta elkarlana zabaldu nahi dute ikastetxera eta hezkuntza komunitate osora (familiak barne).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide