Elite kategoriako Espainiako txirrindularitza txapeldun berria da Ander Ganzabal. Asteburu honetan lortu du urrezko domina kirolari orozkoarrak, San Lorenzo de El Escorialeko (Madril) lasterketan.
Modu horretan, azken hilabeteetan izandako lorpenen segidan sakondu du txirrindulari gazteak. Hala ere, zapor "gazi-gozoa" geratu zaio azke garaipen honetan. Izan ere, Pablo Garcia zihoan lehena, baina erori egin zen helmugatik 3 kilometrora. "Irabazteak jende oro egiten du zoriontsu, baina zu baino hobeagoa den bat lasterketaren kontuengatik helmugatik 3 kilometrora erorten denean, zapore gazi-gozoa geratzen zaizu", azaldu zuen Ganzabalek lasterketaren ostean eskainitako prentsaurrekoan.
Profesionalizazioa helburu
Dena den, "oso pozik" azaldu da Aiaraldeko kirolaria. Orozkoarrak espero du azken lorpen hau "urrats txiki bat gehiago" izatea "txirrindulari guztiek desiatzen duten hori" lortzera bidean: kontratu profesional bat.