Abenduaren 2ko ezohiko udalbatzan EAJko udal taldeko zinegotzi izendatu zuten Heriberto Ramos Alonso. Asier Azkoaga Larrinagak 2024ko martxoaren 13an aurkeztu zuen Udaleko zinegotzi karguaren dimisioa, eta, beraz, Orozkoko Udaleko Udalbatzak Heriberto Ramos Alonso izendatu du bere lekua betetzeko.
Aitor Iza alkateak prozeduraren azalpena egin eta gero karguaren zina egin zuen Heriberto Ramosek, eta jarraian zinegotzi gisa eseri zen.
Abenduaren 2ko ezohiko udalbatza horretan onartu ziren 2025eko aurrekontuak, zinegotzi guztien oniritziarekin.