Zer da Euskaraldia zuretzat?
Euskaraldia euskara gure bizitzen erdigunean jartzeko aukera bezala ikusten dut nik. Gure ama hizkuntza berriro ere, era desberdinetan berreskuratzeko aukera ematen digu Euskaraldiak.
Bakoitzak euskararekiko bere konpromisoa berriztatzeko aukera daukagu orain, aldaketa txikiak gure egunerokoan jarriz, eta pauso txikiak emanda ere, aurrera jarraituz euskara berriro gure bizitzako parte bihurtuz.
Bidean erresistentziak aurkituko ditugu, gure barnean edo kanpoan, baina konturatzean dago gakoa eta, momentu horietan kostata ere, euskarari aukera eman, guri aukera eman, aurrean daukagun horri aukera eman.
Nola parte hartuko duzu bertan?
Nire parte hartzea beti bezala euskara erabiltzen jarraituz nire bizitza normalean izango da. Egoera desberdinetan era desberdinean erabiltzen moldatzen saiatuko naiz, egunero ikasten jarraituz.
Zure inguruko hizkuntza ohituretan eragina izango duela uste duzu?
Nire moldatzeko jarrerak nire inguruan eragina izatea espero dut, eta apurka-apurka inguruko ohiturak aldatzen joatea. Eguneroko lana izango da, baina bihotzetik ateratzen dena.