Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, eta arratsaldean igo dira udaletxeko balkoira, aldagelako kideak banan-banan aurkeztera, eta herriari eskerrak ematera.
Joseba Aizek “lorpen historikotzat” jo zuen igoera Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean eskainitako elkarrizketan. "Behintzat urtebetez" taldea entrenatzeari utziko diola ere aitortu zuen, eta Jon Patiñoren "esku onetan" uzten duela azaldu.
Igoera ospatzeko, aurten balkoira beste behin igo ahal izatea eskatu du Unai Iriondok, jaietako pregoia botatzeko unean, hain zuzen:
Argazkiak: Maider Ramirez Martin