Izaro Blancok EHU ordezkatuko du kick boxing kirolean Europako Unibertsitateen arteko Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 11

Izaro Blanco Basque Fight Team gimnasioaren aurrean. / Aiaraldea.eus

Polonian izango da txapelketa abuztuan eta lehenengo aldiz parte hartuko du EHUk kick boxing diziplinan.

Jo ta ke entrenatzen dabil Izaro Blanco orozkoarra udan, abuztuaren 21etik 26ra bitartean Polonian egongo baita EHU ordezkatzen Europako Unibertsitateen arteko Txapelketan. Hain zuzen, Blanco izango da euskal unibertsitatea ordezkatuko duen lehen kirolaria kick boxing-en. Bere anaiaren laguntza izango du Poloniako erronkan.

Orozkoarraren anbizioa ez da txikia, irabazteko asmoa baitauka eta horregatik gogor entrenatzen ari da. Gasteizko bere taldearekin egin du lehenik eta behin, orain Laudion Basque Fight Team-ekin dabil eta laster Ponferradara joko du Diego Vazquezekin prestaketa amaitzeko.

Pasa den astean Espainiako Selekzioak deitu zuen Lisboan lehiatzeko eta Blancok argi dauka trantsizio une batean dagoela: "Orain arte tatamian borrokatu naiz eta jadanik ringean egiten dut. Horrez gain, boxeoan hasi naiz, baina soilik kick boxingean hobetzeko, bigarren mailan jartzen dut".

Etorkizunean, Joko Olinpikoak?

Izaro Blanco oso gaztea da, baina jadanik sekulako palmaresa pilatu du eta badaki zer den munduko txapelduna izatea.

Horregatik espero du Joko Olinpikoetan parte hartzeko aukera agertzea etorkizunean. Izan ere, duela bi urte saiatu ziren kick boxinga kirol olinpikoa bilakatzen, baina ez zuten lortu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide