Lan istripua gertatu da Orozkon gaur eguerdian, 12:15ak aldera. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari berretsi dionez, behargin batek deskarga elektrikoa jaso du Torrezar auzoko enpresa batean.
Ezbeharraren ondorioz larrialdi zerbitzuak mobilizatu dituzte eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan du Osakidetzako helikoptero batek.
Osalan ari da ikertzen ezbeharra eta lan istriputzat jo dute kasua.
Ez da gaurkoa aurten gertatu den istripu larri bakarra eskualdean. Izan ere, maiatzan gizonezko bat hil zen Tubos Reunidos konpainian erorketa baten ondorioz.