53 urteko emakume bat erail zuten asteazken gauean Zarautzen, eta 47 urteko gizon bat atxilotu dute hori egitea egotzita. Gauzak hala, hilketa matxista hori salatzeko elkarretaratze eta mobilizazio ugari egin ditu mugimendu feministak Euskal Herriko hainbat tokitan. Orozkon gaur eguerdian egin dute elkarretaratzea, Zubiaur plazan. Aiaran eta Artziniegan, aldiz, atzo egin zuten, udaletxe aurrean.
Argazkiak: Samu Pasandin