Gaztaina Egunaren XXIV. edizioa antolatu du Supelaur kultura elkarteak. Urteroko eskema jarraitu du egitarauak: goizean mendi martxa egin dute udalerriko mendietan barrena, kirikiño-hesiak bisitatzeko.
Zubiaur plazara heltzean, omenaldia egin diete Supelaur elkarteko kide ohiei, aurresku eta dantza artean. Jose Migel Iza, Patxi Garbiras, Jose Antonio Lasa, Jose Migel Arza eta Fede Alberdi omendu dituzte, eta euren senideek jaso dute aitortza, lore-sorta eta bestelako oroigarriekin. Maika Garbiras ere gogoan izan dute ekitaldian.
Bazkaria egin dute ostean frontoian, A Triki Punk taldearen musikaren konpainian.
Argazkiak: Miguel Brizuela eta Samu Pasandin