Aiaraldea Hollywood ez ote zen galdetzen genion geure buruari 2024. urtea ixtean. Tonu ironikoaz esaten bagenuen ere, ukaezina da azken urteetan film eta telesail ugaritarako eszenatoki bilakatu dela hainbatetan eskualdea.
Orozkoren txanda otsaila eta martxoa bitartean helduko da eta figuranteen bila dabiltza. Smart Figuración agentziak zabaldu duenez, adin guztietako pertsonak behar dira: nerabeak, helduak, adinekoak...
Interesa dutenek Smart Figuración-en webgunean izena eman beharko dute eta ostean serieraphael01@gmail.com postara idatzi, erregistratu direla adierazteko.
Figurazio enpresatik azaldu dutenez, ikus-entzunezkoen figuranteen hitzarmen kolektiboa eta indarrean dagoen lan araudia betez ordainduko dute lana. Gizarte Segurantzan ere alta emango dute, artisten kolektiboaren barruan eta hori erretiro-pentsioarekin bateragarria dela zehaztu dute.