Jendez bete zen atzo Donibane Aretoa, Salbador Ugarte Amundaraini eginiko omenaldian. 1901an jaio zen Ugarte Orozkon, eta XX. mendeko trikitilari esanguratsuenetako bat bilakatu zen.
Hainbat bizilagunek hartu zuten parte ekimenean, Orozkoko gaur egungo trikitilari zein panderojoleak tartean. Ugarteren alaba ere igo zen oholtzara, eta Kepa Junkera musikari ezaguna ere egon zen, omendutako orozkoarrarekin harreman estua izan baitzuen bere garaian.
Argazkiak: Miguel Brizuela