Gaurko saioa oso betea dator. Alde batetik, gonbidatu hobezina izango dugu Orozkoko eguneroko gaiei buruz hitz egiteko: Aingeru Olaguenaga. Besteak beste, komunikazio ardurak hartzen ditu bere gain, eta goitik behera ezagutzen du Udaleko jarduna.
Horren ostean Almudena Otaolak bisitatuko gaitu. Senataria izan zen Otaola aurreko legealdian, baina gaurko honetan gurekin egongo da liburu bat idatzi duelako.
Azkenik, Orozko Rock jaialdiko Josu Amundarainekin aritu gara, jaialdiaren azken edizioa hizpide.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.