Egun borobila izan zen atzokoa Orozkon: goizean ganadu azoka eta arratsaldean pilota partida profesionalak. Hain zuzen, 4 1/2ko San Fermin Torneoko final-hamaseirenak jokatu ziren arratsaldean udal frontoian eta puntako kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera egon zen. Jakak Amiano garaitu zuen (22-17), bere eskarmentuari esker.
Aiaraldearrak ere atera ziren kantxara, Iker Larrazabalek eta Morgaetxebarriak indarrak neurtu baitzituzten Arkaitz Eskuza laudioarrarekin eta Zabalarekin. Azken bikote hori gailendu zen eta markagailuak 22-15 erakusten zuela amaitu zen partida.
Une bitxiak ere utzi zituen atzoko norgehiagokak. Izan ere, binakako atariko partida hasi berritan, pilotakada jaso zuen Larrazabalek buruan. Norabidea guztiz aldatu zuen koxka batean jo zuen pilotak eta ez-ohiko errebotearekin atera zen, Olabezarrekoaren burua gogor kolpatu zuen arte. Aparteko arazorik gabe jarraitu ahal izan zuen pilotariak jokoa.
Ver esta publicación en Instagram