Izaro Blancok Espainiako Boxeo Txapelketa irabazi du, apirilean kick boxingeko txapelduna izan ondoren

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 9a

Izaro Blanco Badajozeko txapelketan.

Erronka zaila zuen Izaro Blanco Pikazak, oso diziplina ezberdina delako boxeoa, baina kirol horretan ere garaile izan da asteburuan.

Izaro Blanco oso pozik dago asteburuan Badajozen eskuratutako Espainiako Boxeo Txapelketarekin. Izan ere, orozkoarrak uste du oraindik ikasten ari dela kirol horretan, jatorriz kick boxinga baita bere diziplina.

Garaikurra lortzeko hiru borroka irabazi behar izan zituen Euskal Selekzioko kideak. Galizia eta Madrilgo ordezkariak menperatu zituen lehenengo bi kanporaketetan eta finalean Espainiako Selekzioko taldekide bat izan zuen aurkari.

Blancok aipatu du norgehiagoka guztiak izan zirela gogorrak, baina bereziki zaila izan zela azkena, bere aurkariak esperientzia handia baitzuen.

Txapelketan Jose Luis Celaya entrenatzailea izan zuen bidelagun. Prestatzaile horrekin aritzen da Gasteiz Sporten eta lehiaketarako sasoian egoteko K2 gimnasioan eta Laudioko Basque Fight Team-en ere aritu da.

Espainiako txapelduna bi aldiz aurten

Aipatzeko modukoa da Izaro Blanco Espainiako bi txapelketetan nagusitu dela aurten. Izan ere, asteburu honetako garaipenari gehitu behar zaio apirilean bereganatu zuen Espainiako Kick Boxing Txapelketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide