Aurrekontu parte hartzaileak eta auzo batzarrak abian Orozkon

Txabi Alvarado Bañares

Udaletxean bertan entregatu daitezke aurrekontuetarako proposamenak. / Aiaraldea.eus

Udaletxean edo posta elektroniko bidez helarazi daitezke proposamenak, eta datozen egunetan ekingo diote auzoz auzo biltzeari.

2027ra begira jarri da Orozkoko Udala. Irailean abiatu zuen datorren urteko aurrekontuei begira proposamenak jasotzeko dinamika, bi aukera eskainiz herritarrei: aurrekontuak2027@gmail.com helbidera idaztea edo ideiak udaletxean modu fisikoan izapidetzea.

“Jakin nahi dugu zeintzuk diren herritarren iritzi eta nahiak eta zer hartzen duten eurek premiazkotzat”. Hala azaldu du Aingeru Olaguenaga Iza zinegotziak Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean, eta gaineratu du elkarte eta hurbileko enpresekin ere jarri direla harremanetan euren beharrizanen berri izateko.

Auzo batzarrak

Horrez gain, auzo batzarrak egingo dituzte urriko bigarren hamabostaldian, udalerriko zonalde bakoitzari dagozkion "gaiak eta beharrak lantzeko".

Gaur (osteguna) egingo dute lehena, eta hilaren 25ean azkena:

  • Murueta: urriaren 15ean, 19:00etan, Gizarte etxean.
  • Goikiria: urriaren 16an, 19:00etan, ermitan.
  • Zaloa: urriaren 24an, 10:00etan, Zaloako ermitan.
  • Ibarra: urriaren 24an, 12:00etan, Ibarrako txokoan.
  • Manzarbeiti: urriaren 25ean, 10:00etan, ermitako txokoan.
  • San Miguel: urriaren 25ean, 12:00etan, ermitan.

Modu horretan, azarorako ekarpen guztiak jaso nahi ditu tokiko erakundeak, “dena prest” izateko udal aurrekontuei begira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide