Aiaraldea app aplikazioak ez du erabiltzaileen daturik biltzen, salbu eta Advettising ID deritzon datua. Datu horrek ez du identifikazio pertsonalik egiten erabiltzailearena, eta analitika helburuetarako bakarrik jasotzen da, Google Analytics tresnaren bidez jakiteko zein albiste ikusten diren. Ikuskatzeak neurtzen dira, baina ez dago datu horiek pertsona jakin bati lotzerik. Ez dakigu nork zer ikusi duen, bai zer zenbat bider ikusi den. Aplikazioak ez du jasotzen erabiltzailearen beste inongo daturik: ez izenik, ez telefono zenbakirik, ez beste jarduera edo arrastorik.