Maria Luisa Goikoetxea Madrilgo Atocha geltokira joango da eskuratutako 121.000 sinadurak Renferi emateko. Oraindik ez du data zehaztu, izan ere, "El Langui" abeslari eta antzezlearekin harremanetan dago, lagundu diezaion.
Hori gutxi balitz, Gaztelugatxera ere jo nahi du. Aspaldiko ilusioa da hori eta betetzeko enpresa baten zerbitzuak kontratatuko ditu.