Jaurlaritzaren blokeoa salatzeko sinadura bilketa abiatu du Herri eskolako Guraso Elkarteak

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 4a, 19:49

Mobilizazio ugari egin dituzte udal sukaldearen alde. / aiaraldea.eus

Urduñako Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak sinadura bilketa hasi du Change.org plataforman. Udal sukaldea gauzatzeko blokeoa salatzea da helburua.

Interneteko plataforman agertu dute kezka: Udal sukaldearen blokeoa. "Udal Sukaldearen proiektua tokiko produktu ekologikoak erabiltzean datza funtsean, ekoizle eta dendari txikiei zuzenean erostean generoa. Tokiko garapena bultzatzeko proiektua da, hiri osoari eragingo diona, hainbat onurarekin: osasuna, ingurumena, ekonomia eta urduñarren bizi kalitatea". Horregatik nahi dute udal sukaldeak prestatzea Urduñako Eskolako janaria.

Guraso Elkarteak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak oztopatu du garapena. Hezkuntza Sailak bi urtez "froga pilotoa egitea" baimendu zuen. 2011n, berriz, Osasun Arloko txostenak emaitza positiboak bildu zituen, beraz, badaude proiektua abiatzeko baldintzak. Guraso Elkartearen arabera, zortzi urte igaro dituzte sukaldea atontzeko lanean: "Diru publikoa inbertitu da. Ez, ordea, beharrezko txosten eta baimenak eskuratu gabe. Sailetatik ezarritako prozedurak jarraitu ditugu". 

Osasun Publikoaren hitzetan, proiektuak ez du betetzen indarrean dagoen araudia. "Arazoak planteatzen dituzte, baina ez konponbideak", kritikatu dute. Hori dela eta, Urduñako Eskolako Guraso elkarteak borondate falta egotzi dio Eusko Jaurlaritzari: "Denbora asko egon gara itxaroten, eta iritsi da unea egoera publiko egiteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide