Ivan Fandiño gogoratzeko omenaldi gehiago antolatu dituzte Ivan Abasoloren partaidetzarekin, besteak beste

Erredakzioa 2017ko uzt. 14a, 06:50
Ivan Fandiño. / J. Ruiz Lili

Madrilen eta Karrantzan omenaldi gehiago gauzatuko dituzte Urduñako toreatzailea gogoratzeko.

Madrilgo Las Ventas zezen plazan meza egingo dute astelehenean 20:00etan. Urduñarra ez ezik, Palomo Linares eta Gregorio Sanchez oroituko dituzte.

Karrantzan, ordea, zezenketa antolatu dute irailaren 18an. Ivan Abasolo urduñarra arituko da bertan Socar Borjasekin, Jose Luis Madrigalekin eta Miguel Gonzalezekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide