Ivan Fandiño omendu dute Bilboko Aste Nagusiko Zezenketa Orokorren kartelean. Toreatzaile urduñarra azaltzen da kartelean, atzean frontoi baten horma duela, pilotaria izan baitzen Fandiño gaztetan.
Iragan ekainaren 17an zendutako toreatzailearen senideek kendu diote estalkia kartelari, horretarako eginiko ekitaldian. Bilboko Aste Nagusiko zezenketetan aritzekoa zen Fandiño, baina hil egin denez Curro Diazek hartuko du bere lekua.