Bihar hasiko dira Lendoñobeitiko San Esteban Jaiak, eta etzi arte luzatuko dira. Hainbat ekintza prestatu dituzte antolatzaileek, baina bi nagusituko dira: bolo-jokaldia -partida ugari jokatuko da- eta dantza erakustaldiak.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 2, asteazkena
11:00-13:00 // Bola-jokoa
18:00-20:00 // Bola-jokoa
22:00 // Txupina, kanpai dangada eta herri afaria
Abuztuak 3, osteguna
8:00 // Kanpai dangada eta suziriak
12:30 // “San Esteban” zaindariaren ohorezko meza
13:00 // Dantzak Erauntsi dantza taldearekin
18:30 // Kalejira herritik trikitixarekin
20:00 // Herri jolasak
21:30 // Odoloste dastaketa
22:00 // Dantzaldia R.A
24:00 // Zozketa
24:00 // Berbena R.A taldearekin