Urdufolk eta Koroatze Jaiak, Urduña dantzan jartzeko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko abu. 28a, 14:01

Euskal kantu herrikoien laugarren topaketa egingo dute. / Urduñako Udala

Irailaren 1etik 3ra izango dira Koroatze Jaiak. Urdufolk jaialdiaren baitan kontzertu ugari egongo dira.

Ostiralean, irailaren 1ean, hasiko dira festak. El Trasno Giata banda izango da kaleak girotzearen arduraduna, 19:30etik aurrera. 20:30ean izango da musika taldeen Urdufolk lehiaketako finala. 20:30ean taularatuko da Khidou madrilgo taldea.

Bertako musikariak ere igoko dira oholtzara, Iñaki Plaza kasu. 22:00etan izango da hori, Foru plazan. Aurreratu dutenez, gainera, gonbidatu bereziak egongo dira: Tejedor, El Trasno Giata banda, Ialma eta Garikoitz Mendizabal, besteak beste. 

Bizkaiko Marmitako Txapelketarekin abiatuko dute larunbata, 9:00etan. Batzuk sukaldu bitartean, baina, besteek haurren jolas parkeaz gozatzeko parada izango dute; puzgarriak eta apar jaia prestatuko baitituzte plazan.

Arratsaldean, berriz, Koroatze Jaietako IX. Bolo Txapelketa egingo du Txolope elkarteak. 20:30ean helduko diote Urdufolk jaialdiari, bigarren finalistaren doinuen eskutik; hots, Bruna Sonora taldea (Madril). Jarraian Galizia eta Belgikako kideek osatzen duten Ialma taldea taularatuko da, eta amaitzeko Verea (Extremadura). 

Igandean bukatuko dira festak. Dena dela, ez da ekitaldirik faltako. Batetik, bolo txapelketa eta meza nagusia egongo dira; bestetik, Bihotza konpartsak antolatutako erraldoi eta buruhandien hamargarren topaketa eta, azkenik, Euskal Kanta herrikoen laugarren topaketa.

Horrez gain, Urduñako Pelotazale Elkarteak gazte kategoriako emakumezkoen eskupilota eta pala partidak eskainiko ditu 17:30ean frontoian. Dantza izango da jaien itxiera arduraduna, Erauntsi taldearen emanaldiaren ondotik dantza-plaza izango baita Saltoka taldearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide