Udaberrian irekiko dute Aduana eraikineko bainuetxe-hotela

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko ira. 29a, 07:00
Aduana eraikinean zabalduko dute bainuetxe-hotela. / Aiaraldea.eus

Urduñako Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko du Orduña Gestión H72 S.L. enpresarekin, horrek proiektua kudeatu dezan.

Asteazkeneko udalbatzan onartu zen hitzarmena gauzatzea. Urduñako Udalak prentsa oharrean zabaldu duenez, 2018ko udaberrian irekiko dute berriro bainuetxe-hotela. Aurreratu dutenez, alokairu kontratua egingo dute hitzarmena sinatu aurretik. Izan ere, eraikin historikoa Urduñederra S.L-rena da. 

Udalak positiboki baloratu du urratsa: "Kontratua eta hitzarmena hilabete luzez egindako lanaren emaitza dira. Aurreikuspenaren arabera, 2018ko udaberrian irekiko ditu ateak hiriko hotelak". Erabilerari dagokionez, turistei bideratutako zerbitzuak eskainiko dituzte eremuan, baina urduñarrentzako baliabideak ere bai.

Idoia Aginako alkatearen esanetan, hitzarmena prestatzen ari dira dagoeneko: "Gauzak aurreikusi bezala badoaz udaberrian zabalduko da Aduana". Urduñarrei begirako guneak eta zerbitzuak ere atondu nahi ditu enpresak. "Kudeatzailearen asmoa herritarrei ere zerbitzuak eskaintzea da; kirol alorrean, batez ere", erantsi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide