Orduña Gestión H72 S.L enpresari esleitu diote Aduana eraikineko bainuetxe-hotelaren kudeaketa. OrduñaPlaza izango da tokiaren izen berria.
Martxoan abiatuko du jarduera eta lau izarreko kalifikazioa izango du zerbitzuak. Besteak beste, gimnasio bat izango du eraikinak, hoteleko bezeroek ez ezik, hiriko bizilagunek ere erabili ahal izango dutena.
20 urterako esleitu du udalak hotelaren kudeaketa, baina beste bi hamarkada luzatu ahalko da epea, 5 urteko lau luzapen eginda.