Urduñan eman zitzaion amaiera Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren kanpainari, igandean. Ehunka ahobizi eta belarriprest bertaratu ziren hirira Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera. Zutabeak osatuaz gerturatu ziren Foru Plazara, bertan egon baitzen jaiaren epizentroa. Antolatzaileek positiboki baloratu zuten kanpainak eta egunak izandako harrera.