Irisgarritasuna Aiaraldean

Irisgarritasunaren aldeko borroka: Urteko garaipen eder bat

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko abe. 22a, 09:16

Urduñarrek ere Goikoetxearen borroka babestu dute eta aurtengo Otxomaioetako pregoilaria izendatu dute esaterako.

Maria Luisa Goikoetxeak positiboki baloratu du urtea, Sustapen Ministeritzatik Orduña-Bilbo tren lineako irisgarritasuna hobetzeko lanei heldu ostean. Change.org plataformak aipamen berezia egin dio urduñarraren garaipenari.

Hasi dituzte dagoeneko Urudñako tren geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Maria Luisa Goikoetxeak 12.000 sinadura aurkeztu zituen Madrilen, Sustapen Ministeritzaren, Urduña-Bilbo tren linean gurpildun aulkiarekin bidaiatzeko zituen zailtasunen aurrean konponbide bat exijituz.

Dagoeneko martxan dira obrak, Maria Lusia Goikoetxearen hitzetan, "espero baino motelago" joan arren. Renfeko trenen bagoi-egokituekin ere frogak hasi dituzte, mugikortasun mugatua duten pertsonei hauetara igotzea errazteko.

Goikoetxeak oso positiboki baloratu du urtea, bere kexek erantzuna izan dutelako. "Urrezko kaiolatzat" definitu izan du Urduña, ezin baita kanpora atera. Gogotsu dago obrak bukatu eta herritik ateratzeko, erreabilitazioa eta bere bizitza sozialari berriz heltzeko.

Chnage.org

Maria Luisa Goikoetxeak change.org plataformaz baliatu zen sinadura bilketa egiteko. Plataforma horrek bideo bat plazaratu berri du orain, beste batzuen artean, Goikoetxearen garaipena azpimarratuz. Urteko garaipen ederrenetako bat izendatu dute.

  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide