Abenduaren 16an aurkeztu zuten Antología de la Zarzuela lana Urduñako Andra Mari ikastetxeko areto nagusian. 100 lagunetik gora aritu ziren auzolanean obra taularatzeko.
Ikuskizunak oso harrera ona jaso zuen lehenengo momentutik eta aurretiaz bukatu ziren abenduaren 16ko eta 17ko emanaldietarako sarrera guztiak.
Izandako harrera ona ikusirik, urtarrilaren 27an beste behin aterako dira oholtza gainera Urduñako Udal Musika Banda eta Abesbatza Elkarteko kideak Orozko eta Laudioko abesbatzekin batera zarzuela antzeztera.
Sarrerak salgai
Urtarrilaren 27an, larunbata, 19:00etan Andra Mari Ikastetxeko areto nagusian eskainiko dute emanaldia. Sarrerak Alhondegian daude salgai dagoeneko 3 euroko prezioan.