Irailean sinatu zuen hitzarmena Urduñako Udalak “Orduña Gestion H72 SL” enpresarekin eta, ondorioz, Aduana eraikineko hotel-bainuetxeak berriz zabalduko ditu ateak udaberrian.
Hotela abian jartzeko bidean, enpresak hainbat lanpostu eskainiko ditu. Langile eskaera bete nahi dutenek zabalik izango dute epea otsailaren 12a bitarte. Izen ematea egin beharko da Lanbideren web atarian edo enplegu zerbitzuak Amurrion duen bulegoan.
28 behargin 8 lanpostutarako
Orotara lanaldi osoko 28 kontratu egongo dira, martxoan bertan hasteko asmoarekin. Behargin hautagai guztiek aurretiazko esperientzia izan beharko dute derrigor. Euskara maila altua eta eskualdean bizitzea positiboki baloratuko dira.
Hauek dira eskainiko diren lanpostuak eta langile kopuruak:
- Sukaldari buru bat
- 5 sukaldari
- Maître bat
- 5 harreragile
- 5 zerbitzari
- Mantenu lanetarako behargin bat
- 5 gelazain
- 5 masajista-terapeuta