Ertzaintzak azaldu du ez zuela gizona atxilotu, baina genero indarkeriari lotutako salaketaren ondorioz ikertua izango da; eta epaileak deitzean, epaitegira jo beharko du deklaratzera.
Udalaren erantzuna
Urduñako Udalak oharra zabaldu du zabaltzeko eraso matxisten kontrako protokoloa abiatu dutela tokiko erakundean. Ondorioz, premiazko bilera egin dute ahalik eta informazio gehien jasotzeko eta erantzuna koordinatzeko. Hala, babesa eta hurbiltasuna adierazi diote erasotuari. Horrez gain, bitarteko guztiak eskainiko dizkiote. Erakundeak gaitzetsi egin du erasoa, eta gogoratu du indarkeria matxista dela genero ezberdintasunen isla.
Aldi berean, herritarrak deitu ditu gaurko mobilizazioan parte har dezaten 19:00etan Mugimendu Feministak antolatutako kontzentrazioan.
Bigarren erasoa hilabete gutxitan
Hau da Urduñan aurten salatu duten bigarren erasoa. Martxoan beste bat egon zen.