Salaketa jarri dio erasotzaileari neska gazte batek, jotzeagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mar. 6a, 15:28

Ertzain etxean jarri zuen salaketa larunbatean gazteak. / Aiaraldea.eus

Larunbatean salatu zuen erasotzailea jotzeagatik Urduñako neska gazteak. Aiaraldeko mugimendu feministak mobilizazioak deitu ditu ostiralerako: Laudion 19:00etan eta Urduñan 20:00etan.

"Larunbat arratsaldean indarkeria matxistaren eskuetan beste emakume bat erasotua izan zen eskualdean". Hala adierazi du Aiaraldeko Mugimendu Feministak: "Urduñako neska gazte batek salaketa jarri zuen bere erasotzailearen aurka". 

Asteburuan jarri zuen Ertzain etxean salaketa neska gazteak. Erasotzailea ez zen biharamuneko epaiketara azaldu, eta urruntze agindua ezarri diote.  Erasotzailea -bikote ohia- Laudioko mutil gaztea izaki, bi herrietan egingo dituzte mobilizazioak. Laudion izango da aurrena, elkarretaratzea, ostiralean 19:00etan Lamuza plazan. Jarraian joango dira Urduñara, 20:00etan abiatuko baita Foru plazatik manifestazioa. "Erasorik ez, erantzunik gabe! Autodefentsa feminista!" izango da leloa. Hedabide batzuek argitaratu dutena gezurtatu du Mugimendu Feministak: "Erasotzailea ez dago atxilotuta". 

 

Babes sareak, martxan
Ohar bidez, elkartasun eta babesa helarazi diete Mugimendu feministatik azken egunetan biolentzia matxistaren adierazpenak bizi izan dituztenei, "honekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu". Ildo beretik, azkenaldian Orozkon, Amurrion zein Laudion jasandako erasoak gogorarazi eta gaitzetsi dituzte.

Salatzeko deia
Feministek azpimarratu dutenez, ez dira erasoen aurrean makurturik geratuko, saretzen jarraitu eta mobilizazioak antolatuko dituzte: "Emakumeok ahaldundu eta indarrak batuko ditugu, sistema hetereopatriarkal honek erreproduzitzen dituen indarkeri matxista hauek eten arte. Ez gaudelako bakarrik, asko gara, eta ez daukagu beldurrik!". Urduñako Udalak bat egin du mobilizazioarekin.

Urduñako Udalaren oharra

Urduñako Udalak oharra zabaldu du gertaera salatzeko: "Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu mota honetako erasoak, indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da". Era berean, babesa eta elkartasuna adiearzi diote erasotuari, baita bere familia eta hurbilekoei. Hala, herritar guztiei luzatu diete deia emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpenen aurrean aktiboki azaltzeko; salatzeko eta laguntzeko. Ildo beretik, Mugimendu feministak ostiralean egingo duen manifestazioan parte hartzeko gonbita  zabaldu du.

Erlazionatuak

Tartekariak: Genero indarkeria salatzeko deia

Izar Mendiguren Cosgaya 2017 aza 16 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide