Zezenketen aurkako manifestazioa egingo dute igandean

Aitor Aspuru Saez 2018ko mai. 3a, 07:02

Igandean izango dira zezenketen bueltako hitzorduak. / Aiaraldea.eus

Foru Plazatik abiatuko da 16:45ean mobilizazioa maiatzaren 6an eta zezen-plazara joko du. Herriko gazte talde batek deitu du, eta horren ostean solasaldia egingo dute Alondegian.

Antolatzaileek jakinarazi dute manifestazioa legezkoa izango dela eta mahai-ingurua 18:30ak aldera hasiko dela. Solasaldian urduñar gazte batek hitz egingo du, baina edonork izango du aukera hitza hartzeko.

Protestaren sustatzaileek argitu dute ideia ez dela Urduñako Zezenketen Kontrako Taldearena, baizik eta norbanakoena, nahiz eta animalien aldeko taldeko kideek parte hartuko duten.

Nabarmentzekoa da egunean bertan 18:00etan izango dela Iván Fandiñoren omenaldia. Korridan toreatzaile ospetsuak arituko dira, Enrique Ponce, besteak beste.

Berez, toreatzaile urduñarraren aldeko solasaldiak ere egongo dira, gaur, adibidez.

Estatuaren polemika
Iván Fandiñoren omenaldiak polemika handia eragin du. Izan ere, zenbait zaletuk sinadura bilketa egin zuten; udalari eskatzeko toreatzailearen estatua zezen-plazan beharrean, herriko plazan jartzea. Edonola ere, udal gobernu taldeak ez du kokapena aldatu.

Eztabaida horrek hautsak harrotu ditu sare sozialetan zezenzaleen eta aurkarien artean, baita kokapena leku batean edo bestean nahi dutenen artean.

Zezenketatik harago, Urduñako Pilota Elkarteak Iván Fandiño omendu du asteburuan, taldeko kidea izan baitzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide