Bizkaiko ligan laugarren geratu ostean igoera fasean buru-belarri egon da CD Orduña. Igande honetan ebatziko da play off-en emaitza Arbietoko futbol zelaian jokatuko den partidan.
Talde Urduñarrak Ariz futbol taldea izango du aurrez aurre. Ariz hirugarren geratu zen Bizkaiko ligan baina Urduñarrak dira zenbakiak alde dituztenak. Izan ere, berdinketarekin erregional 2. mailan postu bat ziurtatuko luke talde zuri-gorriak.
Klubak zale guztiei egin die deia maiatzaren 27an 18:00etan Arbietoko zelaira gerturatu eta CD Orduñako jokalariak animatzeko igoera faseko azken txanpa honetan.
"Aurten bai"
Duela urtebete ere antzeko egoeran aurkitu zen CD Orduña. Ansioren aurka lehiatzea zegokion igoera lortzeko, berdinketak edo irabazteak maila igotzea ziurtatzen bazien ere jokalari urduñarrak igoeraren atarian geratu ziren.