“Ezustekoa” izan zen Irlandaren garaipena, Matxalen Petralandaren arabera. “Urduñakoaren tankerako zelaietan aritzera ohituak daude eta gauzak erraztu zizkien horrek”. Urduñako Pitch & Putt Klubeko kidearen esanetan, “sekulako” giroa egon zen asteburu osoan.
“Eguraldi hobezina egin zuen, gainera”. Norgehiagokan egondako aniztasuna nabarmendu du Petralandak: “jokalari gazteenak 12 urte zituen eta nagusienak 75. Argi geratu zen jende ororentzako kirola dela hau”.
Argazkiak: Urduñako Pitch & Putt Kluba