Urduña eta Bilbo arteko tren zerbitzua irisgarriagoa egiteko arrapalak probatzen ari da Renfe. Hiru eredu testatzen ari dira, eta irailetik aurrera erabiltzeko asmoa dute.
Maria Luisa Goikotexeak aukera izan du azpiegitura horiek frogatzeko, eta positiboki baloratu ditu, oro har. “Gurpildun aulki batentzat aproposak dira. Hala ere, ez dakit makuluekin doazen pertsonentzat horren egokiak diren, apur bat ezegonkorrak suertatu daitezkeelako”.
Bide luzea
Bide luzea egin du Goikoetxeak treneko irisgarritasunaren aldeko borrokan. 120.000 sinadura bildu eta Madrilen entregatu zituen. Horrez gain, ekimen ugari eraman ditu aurrera, hainbat herritarren laguntzarekin. Ehunka lagunek hartu zuten parte tren zerbitzuaren irisgarritasunaren alde eginiko mobilizazioan:
Horrez gain, parapentean hegan egitera ausartu zen Goikoetxea, aldarria lau haizetara zabaltzeko:
Otxomaioetako pregoilari eta txupineroa izatea egokitu zitzaion iaz, eginiko borrokaren aitortza gisa. Horrez gain, tartea izan du baita bere bizipenetan oinarritutako liburua idazteko.