Ikasturte berriaren batera, Urduñako udal sukaldeak 2009an, proiektuaren hastapenetan, ezarri zitzaion helburua bete du. Izan ere, dagoeneko Herri Eskolako ikasleei zerbitzua eskaintzen die, udal egoitzako egoiliarrei 2015etik egiten zaien moduan. Gaur goizean, gainera, Urduñako Udalak inaugurazio ofiziala egin du, lorpen hori ospatzeaz gain, proiektuaren garapenean lan egin duten pertsona eta erakunde guztiei eskerrak emateko asmoz.
Bedarbide Ekoizleen Elkartea, Urduñako Zaporeak, ACCOR Merkatari Elkartea, eskola, Ekoizpen udal Zerbitzua eta Urduñako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Arloa 8 urtez lanean eta borrokan aritu ondoren, haurrek ere badute tokiko produktu fresko eta ekologikoak erabilita prestatutako bazkaria dastatzeko aukera.
Proiektua 2009an hasi zen, inguruko garapen jasangarria sustatzeko asmoz tokiko produktuen kontsumoaren bitartez. 2015ean Urduñako adinekoen egoitzan abiatu zen, ingurumenean horrelako jantoki batek duen talka murriztuz, hirian eta inguruan enplegua sustatuz eta horren bitartez Urduñako zerbitzu publiko hobeagoa eskaintzeko helburuarekin. Nahiz eta abiaraztea gaur arte atzeratu den, dagoeneko Hezkuntza Sailaren baimena du proiektuak probari ekiteko.