Zinema tailer bidez ahalduntzeko tailerra prestatu du Adi Emakumeak taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 26a, 07:27

Pixelatu kolektiboarekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa. / Aiaraldea

Pixelatu kolektiboarekin elkarlanean prestatu dute emakumeentzako ikus-entzunezko tailerra. Azaroan izango dira hiru saioak. 

Adi Emakumeak elkarteak abian du ikasturte berria. Azarorako emakumeentzat ikus-entzunezko tailerra prestatu dute, "emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna aprobetxatuta". Hala, multimedian trebatzeko aukera eskainiko dute. "Ekimena hiru larunbatetan garatuko da: azaroak 10, 17 eta 24an", zehaztu dute. Esti Urresola laudioarra da Pixelatu kolektiboaren kidea.

Aurreratu dutenez, batetik, filmak irakurtzen ikasiko dute. Bestetik, ikus-entzunezko materialak sortzeko erremintak eta gako narratiboak landuko dira, "taldeko emakumeek pieza kolektibo bat sor dezaten". 

Zergatik da zinema ahalduntzerako tresna baliotsua?
Begiradan oinarritzen da zinema, antolatzaileen ustez: "Ez bakarrik ikuslego gisa dugun begiradan, baizik eta istorioaren barruan gidatzen gaituzten protagonistetan baizik".

Sustatzaileek interpretazio aukeren fokopean jarri dute zuzendariaren begirada ere. "Zer irudi eraikitzen dute begirada horiek, batez ere emakume  eta emetasunaren inguruan? Tailerretan lengoaia zinematografikoan duten itzulpenari jarriko diogu arreta, bai filmak ikusterakoan eta baita horiek sortzerakoan ere", erantsi dute. 

Tailerraren helburuak irudi eta eraikuntzaren inguruko hausnarketa espazioak bultzatzea da, baita teknologia berrietan trebatzea, zinemagintzara hurbiltzea, elkarrizketa zein parte hartzerako espazioak eraikitzea, norberaren identitate eta autoestimua indartzea eta bertako kultura sustatzea ere. Emakunderen diru-laguntza jaso du elkarteak proiektua gauzatzeko.

Izena emateko adiemakumeak@gmail.com posta elektronikora bidali behar da mezua. Izan ere, gehienez,16 pertsonak hartu ahalko dute parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide