Txarlazo mendi magalean eraikiko dute Gorobelgo lehenengo aterpe irekia, herri ekimen batek sustatuta

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 7a, 08:00
Txarlazo mendiko igoeran, San vitores inguruan, eriakiko dute aterpea. / Aiaraldea.eus

Urtea amaitu baino lehen ekingo diote Txarlazo inguruan “San Vitores Mendikoborda” eraikitzeari. 10 urtez luzatu den prozesua 75 metro koadroko aterpe batean egikarituko da.

Mendiko aterpe berria izango du aurki Gorobel mendilerroak, Urduñako San Vitores Mendikoborda elkarteak urtea bukatu aurretik ekingo baitio horren eraikuntzari. Eraikin berria Txarlazoko igoera erdian egongo da kokatuta. “Bidea gailurra bezain garrantzitsua eta pozgarria dela gogorarazteko” aukeratu dute lekua.

Duela 10 urte hasi zen urduñar talde bat aterpearen proiektua garatzen. 2013an lehen bilera egin zen Txarlazo Mendi taldearen, Larruazabalgo Administrazio Batzarraren, herriko abeltzainen eta Urduñako Udalaren artean, egitasmoaren oinarriak zehazteko. Gerora sortuko zen San Vitores Mendikoborda elkarteak hartu du aterpea eraikitzeko ardura.

Obrak hasi aurreko azken prestaketak burutzen dabiltza orain elkarteko kideak. Urtea bukatu aurretik ekingo diete lanei, eta auzolanean burutzeko aukera aztertu dute. Orotara 17.000 euroko kostua izango du aterpeak.

150 metro koadro
75 metro koadroko harrizko aterpe bat izango da, “paisaian integratzeko helburuarekin”. Atariarekin batera, 150 metro koadro izango ditu guztira proiektuak.

Aterpe irekia izango da, Gorobel mendilerroan ezaugarri hau duen lehen aterpea izanik. “Europa iparraldean oso ohikoa da eredu hori baina eskualdean lehenengoa izango da", azaldu dute egitasmoaren sustatzaileek.

Interes eta beharra duen orok erabili ahalko du, beraz, Txarlazo magaleko aterpe hori, “elkarrizketarako, bokata bat elkar banatzeko, izarrak ikusteko, hausnarketarako… espazioa izango da”.

Aterpearen kudeaketaz, mantenuaz eta garbiketaz San Vitores Mendikoborda elkartea arduratuko den arren, mendizale guztien laguntza eta kolaborazioa eskatu dute, “guztiontzako leku jasangarri eta atsegin bat eraikitzeko”.

Erlazionatuak

Goizale: 50 urtez Gorobelen mendizaleen aterpe

Aimar Gutierrez Bidarte 2018 ira 30 Amurrio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide