Dantza emanaldi berezia eskainiko du Erauntsi dantza taldeak otsailaren 17an Antzinako Andra Mari Ikastetxean. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Sarrerak hiru euro balioko du, eta bilduko duten diru guztia bideratuko dute ataxia telangiectasia gaixotasunaren ikerkuntza finantzatzera. “Gaixotasun arraro bat da ataxia telangiectasia. Euskal Herrian bi umek baino ez dute, eta horietako bat gure auzokidea da, Hodei. 2 urte ditu eta Artomañanan bizi da”, azaldu dute dantza taldeko kideek.
Sarrerak Alondegian egongo dira salgai, ondorengo egun eta orduetan:
- Urtarrilak 31, osteguna: 12:00etatik 13:30etara eta 18:30etik 20:00etara.
- Otsailak 1, ostirala: 11:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Otsailak 4, astelehena: 18:30etik 20:00etara.
- Otsailak 6, asteazkena: 12:00etatik 13:30etara eta 18:30etik 20:00etara.
- Otsailak 8, ostirala: 12:00etatik 13.30etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Otsailak 11, astelehena: 18:30etik 20:00etara.
- Otsailak 13, asteazkena: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etik 20:00etara.
Dantza emanaldia ez da izango Urduñan Hodeiren alde egingo den ekintza bakarra. Egun osoko egitaraua prestatu dute otsailaren 10erako hiriko norbanako eta elkarte ugariren artean.