Ataxia Telangiectacsia gaixotasuna ikertzeko elkartasun festa antolatu zuten atzo Urduñan. Izan ere, Amurrioko gazte batek du eritasun hori. Hori dela eta, "Aupa Hodei!" elkartasun festa prestatu zuten. AEFAT elkartera bideratuko dituzte irabazi guztiak. 11:00etan hasita, egun osoko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek: haurrentzat jolasak, buruhandiak, enkantea, mus txapelketa, kontzertuak... Amurrion ere antzerako jaialdia prestatu zuten azaroaren 25ean, Hodeiri babesa emateko.