GBHk, Hesianek eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek girotuko dituzte otxomaioak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko api. 15a, 08:01

GBH punk talde mitikoak joko du otxomaioetan. / GBH

Voltium, Ziztada&Rlantz, Feos Pero Majos eta Botxo Boogies taldeek ere joko dute, besteak beste. Maiatzaren 3an hasi eta 12an amaituko dira festak.

Maiatzaren 3an hasi eta 12an amaituko dira aurtengo otxomaio jaiak. Egitarau oparoa prestatu dute udalaren eta herriko elkarteen artean.

Musika eskaintza esanguratsua egongo da jaietan. Lehen larunbatean (maiatzak 4) musika elektronikoak hartuko du Foru plaza, DJ festa egongo baita. Igandean, aldiz, swing doinuak izango dira nagusi, Botxo Boogies taldearekin.

Maiatzaren 10ean, aldiz, punk gaua egongo da hirian. GBHk joko du bertan. Birminghameko (Ingalaterra) talde mitikoa Voltium eta Feos Pero Majosekin batera igoko da Foru plazako oholtzara.

Bigarren larunbatean (maiatzak 11), aldiz, Ziztada&Rlantz eta Hesian entzuteko aukera egongo da. DJ Korrokoiek arduratuko da gaua luzatzeaz.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Umeentzako eskaintza handia ere topatu ahal izango da jaietan. Jarduera gehienak maiatzaren 9an izango dira, Umeen Egunean, hain zuzen. Jolas parkea eta bazkaria egongo dira, besteak beste. Arratsaldeko zazpietan, aldiz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots egongo dira Foru plazan, euren azken ikuskizuna taularatzen.

Pregoilari eta txupineroak
Aurten ere herritarren proposamenak aintzat hartuta hautatu dituzte pregoilaria eta txupineroa. Urduñako Abesbatza eta Santiago txurro-denda kudeatzen duen Barakaldoko familia izendatu dituzte aurten, hurrenez hurren.

EGITARAU OSOA

Maiatzak 3, ostirala
TXUPINAZOA
21:00 // Txupinaren jaurtiketa, udaletxeko balkoitik
21:30 // Profesionalen pilota partidak, Jai Alai frontoian
23:00 // Berbena Arizgoiti Erromeriarekin, Foru plazan

Maiatzak 4, larunbata
9:00 // Haurren XX. Arrantza Lehiaketa, Gamako lakuan
10:30 // XII. Patata Tortila Lehiaketa eta VII. Paella lehiaketa, Foru plazan
13:00 // Musika girotzea Santa Zezilia musika bandaren eskutik
17:00 // V. Otxomaio 2019 mus azkar txapelketa, Bihotza konpartsaren txosnan
18:00 // Zezenketa jaialdia, zezen plazan
18:00 // II. Aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketa, Foru plazan
19:30 // Kale antzerkia Barsanti Teatro taldearekin: Kale Gorrian, Foru plazan
20:30-23:30 // Beldur Barik gunea
21:00 // DJ Festa: DJ Mendi, Carrifest, Pasku Dj, MemJa DJs eta Xabigu DJ, Foru plazan
01:00 // Parranda Gaua DJ Mark Marcosekin (BAK festa) Foru plazan

Maiatzak 5, igandea
12:30 // Bihotza Konpartsaren kalejira
13:15 // Taekwondo erakusketa Taegeuk Taekwondo Elkartearen eskutik, Foru plazan (Euria eginez gero frontoian)
13:00 // Foru plazan, kantu poteoa Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak taldearekin
18:00 // Euskal dantzen alardea Erauntsi Dantza
Taldearen eskutik, Herri Eskolako jolasgunean
20:00 // Swing kontzertua Botxo Boogies taldearekin, Foru plazan

Maiatzak 6, astelehena
NAGUSIEN EGUNA
12:30 // Nagusien omenezko meza, Andra Mari parrokian
14:30 // Urduñako nagusiei zuzendutako bazkaria, Erretiratuen klubean
17:00 // Areto dantzen erakustaldia Orduña Bailaelkartearen eskutik, Erretiratuen klubean

Maiatzak 7, asteartea
20:30 // VII. Playback lehiaketa, Foru plazan
22:00 // DJ emanaldia Foru plazan: DJ Ra eta Dj Peri

Maiatzak 8, asteazkena
URDUÑAKO “ANTIGUAKO” ANDRA MARIREN JAIA
10:30 // Agintarien segizio desfilea Antzinako Andra Mari Santutegira
11:00 // Meza nagusia
12:00 // Buruhandien askatzea
13:00 // Urduñako Abesbatzak abestutako meza
13:15 // Santa Cecilia musika bandaren kontzertua Foru plazan
19:30 // Antzerkia Aimara taldearekin Antzinako Andra Mari ikastetxean: El enfermo imaginario
20:00 // Berbena Orquesta Pasito Show taldearekin, Foru plazan

Maiatzak 9, osteguna
UMEEN EGUNA
11:00-14:30 // Puzgarrien jolas parkea eta bizikleta gynkana Herri Eskolan. Parte hartzeko bizikleta eta kaskoa eraman beharko da. Euria egiten badu Txefosera mugituko da
11:30 // Arrastariako agintarien erromesaldia Antzinako Andra Mari Santutegira
12:00 // Meza Antzinako Andra Mari Santutegian
12:30 // Batibomba eta buruhandiak askatzea
13:30 // Kale animazioa eta kantu poteoa
14:30 // Haurrentzako herri bazkaria
Tiket salmenta Alondegian, apirilaren 23tik maiatzaren 3ra
17:00 // Pirritx, Porrotx eta Marimototsen haurrentzako emanaldia Foru plazan

Maiatzak 10, ostirala
17:00 // Gizonezkoen askibaloi partida: Bedarbide Eskola-Sugarrak (Laudio)
18:15 // “Urdaiazpikoaren saskiratzea” frontoian
19:00 // Liga femenina 2 saskibaloi partida: Ibaizabal-Barakaldo
20:30 // Urduñako Abesbatzaren kontzertua Andra Mari parrokian
22:00 // Koadrilen afaria, Foru plazako arkupeetan
23:30 // Punk gaua: Voltium (Urduña eta Basauri), GBH (Birmingham) eta Feos pero majos (Ugao) taldeekin

Maiatzak 11, larunbata
09:30 // XX Hipika Kontzentrazioan parte hartuko duten zaldikoen harrera zezen-plaza inguruan
13:00 // Txistu kalejira
13:00 // Kaleko antzerkia Anita Maravillas taldearekin, Foru plazatik hasita eta Gernika
plazaraino: “Sardiña bakalao”
15:00 // Herri bazkaria Gernika plazan
17:00 // Berbena Basajaun taldearekin Gernika plazan
18:00 // Western zaldiketa lehiaketa, “Viviendas de Vizcaya” zelaietan
22:00 // Kontzertuak Foru plazan: Ziztada & Rlantz (Bilbo-Aiaraldea), Hesian (Nafarroa) eta
Dj Korrokoiek (Bilbo)

Maiatzak 12, igandea
11:00 // Bolo jaurtiketa udal bolatokian: XXIV Otxomaio Txapelketa
11:00-14:00 // Rokodromoa eta tirolina zezen plazan
11:30 // Saratxoko auzokideei harrera Mikel Deuna auzoan
12:00 // Meza nagusia Antzinako Andra Mari Santutegian eta Saratxoko auzokideen botoaren berritzea
12:00 // Poni eta zaldietan ibiltzeko doako aukera haurrentzat zezen plazan
12:30 // Bihotza, erraldoi, buruhandi eta Batibonbaren kalejira
17:30 // Eskupilota partidak Jai Alai udal frontoian
19:00 // Patxi eta Konpania Foru plazan
20:30 // Musika girotzea Akelarre txarangarekin
20:45 // Jaietako agur-desfilea
21:30 // Bihotzaren erreketa

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide