“Ingurua zaindu eta hobetzeko helburuarekin sortu dugu Bitxobola talde ekologista”

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko maiatzaren 5a

Urduñako Bitxobola talde ekologistako kidea da David Hosking. / Aiaraldea.eus

DAVID HOSKING Urduñako Bitxobola taldeko kidea da. Ingurumena zaintzeko helburuarekin sortu dute eragile ekologista, jendartean ohitura osasungarri eta errespetugarriak errotzeko.

Zein helbururekin sortu zenuten Bitxobola talde ekologista?

Gure ingurua zaindu eta hobetzeko helburuarekin osatu genuen talde ekologista, jendea toki hauetara hurbiltzeko. Urduñako ehun soziala sendotzea ere nahi dugu.

Kolektibo gisa, zertan nahi duzue eragin?

Inguratzen gaituen munduarekin harremana hobetu nahi dugu.

Zer nolako ekintzak antolatzen dituzue?

Batetik, ibai garbiketak. Baina horrez gain pare bat afari ekologiko antolatu ditugu, tokiko produktuak erabilita guztiontzat afari irekia prestatzea helburu izan dutenak.

Zergatik da garrantzitsua talde ekologista bat egotea hirian?

Jendarte gisa zeharo urrunduta gaude gure ingurune naturaletik. Hori ez da sanoa ez guretzat, ezta inguruarentzat ere. Ez badugu ingurua ezagutzen ez dugu zainduko.

Zenbat lagunek osatzen duzue eragilea?

Gaur egun 18 bazkide gaude.

Eta herritar gisa, zer nolako ohiturak nahi dituzue sustatu?

Lehenik eta behin, inguruarekiko ohitura osasungarriak eta errespetagarriak. Esate baterako, ez botatzea plastikoak lurrera, edo errekara. Baina hortik harago, jendea naturaren mundura gehiago hurbiltzea gustatuko litzaiguke.

Etorkizunari begira zer nolako erronkak dituzue esku artean?

Gure egiteko nagusietako bat taldera jende gehiago erakartzea da, ekintzak antolatzeko pertsona konprometituak behar baitira.

Zuen jardueren berri non jaso liteke?

Erreka garbiketaren kasuan, 50 lagun elkartu ginen. Sare sozialak erabili genituen zabalpenerako, Urduñako APPak eta Andra Mari Ikastetxekoak, eta betiko kartelak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide