Jendetza batu Foru plazan Otxomaio jaiei ongi etorria egiteko. 21:00etan izan da hitzordu nagusia udaletxean. Hala, balkoia hartu dute Juana Santiago Cordovilla txurro egileak eta Urduñako Abesbatzak. Lehenago, baina, Urduñako Herri Eskolako Tirri-Tarra Kartoi Bandak kalejira egin du Alde Zaharrean barrena. Bihotza Konpartsakoen erraldoi eta buruhandien artean abiatu da kalejira segidan, txosnak ireki dituzten arte.