Saratxotik Urduñara mugituko dela iragarri du Coplasva enpresak

Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 08:00
Elkartegia dago La Rondina poligonoan, besteak beste. / Aiaraldea.eus

13.000 metroko espazioa okupatuko ditu mangerak ekoizten dituen fabrikak La Rondinan.

Saratxotik Urduñara mugituko da Coplasva, hedabideek jakinarazi dutenez. Mangerak ekoizten dituen enpresa horrek bere azpiegiturak handitu nahi ditu, eta horregatik mugituko da La Rondina poligonora.

111.695 metro karratu ditu eremu horrek eta gasolindegiaren eta Elkartegiaren artean dago. 13.000 metroko espazioa okupatuko du fabrika berriak.

Joseba Etxeberriak hedabideetan eginiko adierazpenetan azaldu du hilabete ugari daramatzatela toki aldaketaren afera lantzen. Enpresaren gerenteak eskerrak eman nahi izan dizkio Urduñako EAJren alkategaia den Iñaki Cuadrari, “beharrezko laguntza” eskaintzeagatik. Azpiegitura sozietate publikoak eginiko jarduna ere eskertu du Etxeberriak. 

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Industria birmoldaketaren ajeak

Txabi Alvarado Bañares 2019 api 17 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide