Akelarre fanfarrearen doinuekin antzeztu dute Bihotzaren agur ekitadia Alde Zaharrean barrena. Bihotza Konpartsako buruhandiak ere bertan izan dira herritarrak zirikatzen. Ohi bezala, hilkutxaren parodia egin dute, hileta eta festaren uztarketa. Hala, negar eta poz keinuak nagusitu dira kaleetan barrena.
Foru plazan izan da erreketaren ekitaldi nagusia. Erauntsi dantza taldeak agurra dantzatu dio hiriko pertsonaiari, eta segidan su eman diote. Gero, piloian freskatu dira gazteak, jaia agurtzeko.
Idoia Aginako alkateak positiboki baloratu ditu Urduñako jaiak. Parte hartzea eta giro ona azpimarratu ditu. Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, ez da eraso matxistarik salatu.