Internetera jauzi egin du Orduña Hiria Erakusketa Guneak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 5a, 12:02
Maiatzean ireki zuten gunea. / Aiaraldea.eus

Webgunea aurkeztu du Orduña Hiria Erakusketa guneak.

Udaberrian zabaldu zituzten Orduña Hiria Erakusketa Guneko ateak. Urduñarren ekimenetik sortu zuten egitasmoa, auzolanean. Hiriko lanbide eta ofizioen tresnak bildu dituzte Kultura etxea izandako eraikinean. Webgunearen bidez, proiektua hedatu nahi dute sustatzaileek.

Hala, bisita gidatuak lotzeko modua zehaztu dute, taldeei bidea irekita. Interesa duen orok contacto@ordunahiria.org helbide elektronikora idatzita egin lezake eskaera, edota 635 751 436 zenbakira deituta. Hala ere, norbanakoentzat ez da txanda aurrez eskatu beharko. 

Bisita gidatuen ordutegiak
Bisita gidatuen ordutegia honakoa izango da: ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandetan 17:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileen hitzetan, gehienez 12 laguneko taldeetan bertaratzea komeni da, bisitaren kalitatea bermatzeko. Iraupenari dagokionez, berriz, ordu eta laurdeneko saioak izango direla -gutxi gorabehera- aurreratu dute.

Erlazionatuak

Urduñako herri museoa, abian

Izar Mendiguren Cosgaya 2018 ira 14 Urduña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide