Koroatze jaien barruan egingo da Urdufolk jaialdia, abuztuaren 30 eta 31n. Folk musika oinarri duen topaketaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa. Aurreko urteetan bezala, musika lehiaketaren finalistak entzuteko aukera egongo da bertan.
Bi talde
Horrez gain, beste bi talde entzuteko parada egongo da jaialdiaren barruan. Hilaren 30an Euskal Herriko Enekora taldeak joko du eta hurrengo egunean, aldiz, Castellon de la Planako Lépoka.
Iaz The Taverners taldea nagusitu zen lehiaketan. La Khaballa Bandek eta Alicia Alonso eta Gillermo Copello bikoteak lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.